Biba Nafarroako Ardoak

Biba Nafarroako Ardoak elkarteak Biba Ardoak kooperatibako kide diren Nafarroako ardogile eta mahastizainak biltzen ditu. Nafarroan mahastizaintza eta ardogintza aniztasunari, bere ondare natural eta kulturalari, eta lurra errespetuz, iraunkortasunez eta errotzez lantzen dutenen lanari balioa emateko sortu da.

Elkarlanaren ikuspegitik, Biba Nafarroako Ardoak ekimenak tokiko sektorea indartu nahi du, Nafarroako ardoak lurraldean eta lurraldetik kanpo ikusarazteko plataforma komun bat eskainiz.

GU

baztango-zurie

Baztango Xurie ─ Arizkun

Ana Iriarte eta Iñaki Bengoetxea

2013an, langabezian egon eta gero, Ana eta Iñakik beraien jaioterria den Baztan bailaran bizitzea eta lan egitea erabaki zuten.

Aristu

Aristu ─ Irunberri

Juanra eta Ibon Ollo eta Agurtzane Jimenez

1995ean, Juanra Ollo eta Agurtzane Jimenez beren herria den Irunberrin upategi bat sortu zuten, Nafarroako ardogintza ekologikoaren aitzindarietako bat bihurtuz.

Lezaun

Bodegas Lezaun ─ Lakar

Edorta eta Raul Lezaun

Lezaun familiako ardoaren ezagutza eta kultura belaunaldiz belaunaldi transmititu da, gutxienez 1790 urteaz geroztik, upategia deskribatzen duten lehen dokumentuak kontuan hartuta.

Mendiko

Mendiko ─ Oibar

Victorino eta Imanol Ibero

Ibero familiak mendeetako tradizioa jaso du Oibar / Aibarren, mahasti zereal eta lehorreko fruta-arbolen ekoizpena nahasten diren lekuan.

Paul

Espila ─ Azkarate

Paul Karrikaburu

Espila Nafarroako baserri zaharra da, 1763an sortua, eta Azkaraten kokatua. Bertan, 2004an, Paul Karrikaburuk familiako nekazal-ustiategia berreskuratu zuen.

Azpea

Bodegas Azpea ─ Irunberri

Javier eta Gorka Perez

Nahiz eta Plinio Zaharraren esanetan, Irunberri / Lumbier Ka I. mendeaz geroztik mahastizaintzari lotutako herria izan, laborantza mota honek beherakada oso nabarmena jasan zuen XX. mendean.

Biurko

Biurko Gorri ─ Bargota

Ramón, Fernando eta Pablo Llorens

90reko hamarkadaren hasieran, lau Llorens anaiek beren aita eta aitonaren, eta Bargota herriaren ardogintza tradizioarekin jarraitzea erabaki zuten. Horrela sortu zuten Biurko Gorri upategia.

Egin zaitez kide

Euskal Herriko mahastizain-ardogile ekologikoen eta haien ardoen babes eta sustapenean konpromisoa hartu dugun herritarrak gara. Ardo kultura berria, bizia, osasuntsua eta herritarraren alde egiteko saretzera goaz.

Harremanetarako bideak

Tlfn: 722 689 246
Email: info@bibanafarroakoardoak.eus